XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) naigabetu zaituten lagunak samurr-samurr besarkatzeko atzerakuntzik eztezu, ez eta orretarako nazkarik ere.

Jauna, oyetako bat ni naiz; baña zure Biyotzaren errukitasun samurrari esker-txarrez erantzun diyot, eta damu-damuturikan nago.

Damutasun au samurr-samurr artu, Jauna.

ESKARIYA.

¡Jesus-en Biyotz errukitsu! nizaz kupitu zaite, ta nere eskergabekeriyaz ez oroitu.

Zure errukitasun agorr-ezak (1) inagotable argitu nau, barkamena eskeñi dit, nere txarkeri guztiyak gorrot-erazi, ta zure maitetasunaren gura artu erazi dit.

Errukitasun samurr orrengatik Zurekiko adiskidetasunean nagoala uste det.

¡Nere Jesus gozo-gozo! neri orrela laguntzen jarraitu!.

Zure Biyotz kupidatsurentzat berriz esker-txarreko ez izateko bear bezelako argitasun eta laguntza indazu.

Berriz zure kaltez asiko banintzake, Zure barkapenerako esku-biderik beñere izango ez nuke.